Epetxepe Medioetan

6 12 2009

Kaixo Family,

Joan den ostegun eta ostiralean ERST’09 “Gizartea GUZTIONTZAKO teknologiaren bidez eraldatuz” goiburupean bilera izan da. Bertan “tailer” bat gidatzeko eskatu zidaten “Interfaze naturalak funtzionalitate dibertsoa duten pertsonentzat” goiburupean.

Gizartea GUZTIONTZAKO teknologiaren bidez eraldatuz

Gizartea GUZTIONTZAKO teknologiaren bidez eraldatuz

Bilkuraren eta tailerraren inguruan elkarrizketa bat egin zidaten eta gaur publikatu dute Noticias de Gipuzkoan.

Gorka Epelde, Vicomtech-IK4 laborategian. (Argazkia: Gorka Estrada, Iturria: Noticias de Gipuzkoa)

Gorka Epelde, Vicomtech-IK4 laborategian. (Argazkia: Gorka Estrada, Iturria: Noticias de Gipuzkoa)

Informazio gehiago

Bilkura interesgarria, batez ere teknologo garenontzat, kapazitate ezberdinak dituzten perts0nen ikuspuntuak eta psikologo eta aberren ikuspuntuak ikusteko. Anekdota moduan, gor bati demo bat azaldu nahian hasi eta asmatu ezina, zer pentsatua badut eta teknologiatik at asko ikasteko.

Euskararen erabilpena, honelako bileretan ohi den bezala, anekdotikoa. Eskerrak beti dagoen norbait kexatu eta arazoa agertzen duena, zergatik ez erabili itzultzaileak?, neu adibidez nere ama hizkuntzan hobe moldatzen naiz, baina askotan “normaltzat” hartzen dugu zuzenean gaztelanian prestatzea eta aurkeztea gauzak.





Imanol Medioetan

23 11 2009

Kaixo famili,
Lengo egunean txapelketanagusia.eu -ra sartu nintzen Bertso txapelketa nagusiaren jarraipena egiteko asmoz eta nor topatuko eta Imanol.

Imanol Medioetan

Txapelketarekin lotuta Bertso hip-hop txapelketa bat jarri dute Gaztea irratian eta gure Imanol epaimahai eta esatari moduan dabil. Ia topatzen duzuen argazkian. Nik Iratxen ezkontzako dj-arekin nahastu dut baina, ez! Ezkerretan dago.





Epelde-Lizasotar eta Agregatuen Lehenengo Txurro eta Txokolate Topaketa

5 11 2009

Kaixo people!

Larunbatian Epelde-Lizasotar eta Agregatuen Lehenengo Txurro eta Txokolate Topaketa dugula eta post hau idaztea otu zait. Ba ia eguraldiak eusten digun eta denontzat aina txurro dagoen.

Txurroak eta txokolatea

Kontutan hartu hitzegiteko eskua altxatu eta txanda eskatu behar dela! Kar kar kar.

By the way, azken orduko eskaintza!

iManol eta MaCttin -en azken diska eskuratu nahi duzuenok, aukera izango duzue! Gabonetako opari hoberik ba al da? 5€. Aurretik entzun eta ebaluatu nahi baduzu, EGIN HEMEN KLIK DISKOA ENTZUN ETA JAISTEKO!!

Eongo gatxink!!





Kontxan. Aupa Urola-kostako traineruak!

3 09 2009

Kaixo family!

Arraun munduko egun garrantzitsuena niretzat, nahiz eta aurtengo hontan oso garesti saltzen diren Kontxarako sarrerak.

Bailarakoen arteko nire zaletasun ordena:

1. Telmo deun

2. Enbata

3. Mirotza

Pronostikoen ordena ordea alderantzizkoa da:

1. Mirotza

2. Enbata

3. Telmo Deun

Ijitoak barruan bezala ematen dira, Enbatak aukerak badituela esaten da (Nahiz eta lesioak eta azken astebukaerako emaitzak penagarriak izan) eta Telmo deunek berriz aukera txiki-txikiren bat ba omen du.

Arratsaldean ez dut aukerarik izango portura agertzeko, baina lehendabizi autoan eta gero internet-TB-an jarraitzen saiatuko naiz.

Zorte on danoi eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Ni geureak animatzen jardungo dut Donostian ala TBa aurrean, zaletasun mailaren arabera. Nahiz eta Orio eta Kaiku artean duda sortzen zaidan, Jose Luis Korta beste kontxa batekin gustora ikusiko bainuke.

Amaitzeko, Gora Telmo deun eta EGURRA!





Astebukaera gogorra Telmo deunentzat

12 07 2009

Kaixo family,
   Astebukaera gogorra! Telmo deun azken bigarren larunbatean eta azken hirugarren igandean. Hasi dira gauzak bere onera etortzen eta aurtengo honek gogorra izango denaren itxura du.
   Maila mantentzea posible ikusten dut, kontutan hartuta galiziatik kalterik gutxienarekin etortzea helburu izaten dutela (ez dut garbi zergaitik, baina hala esan ohi dute) eta gaur, parez-pare izan direnean, Telmo deunek atzetik 2 zituen eta Tiran ere bertan zuen. Galiziarrek bestalde, bidai kopurua dela eta denborarekin maila jeisten dute, eskerrak! jeje
  Enbataz ze esan? ba ez zeatela oso urruti zueke, segundu gutxira zaretela eta saiatuko garela bigarren txandako leku hori kentzen. Zail ikusten dut Enbatak azken bi urtetako 5 postua mantentzea, goiko postu horiek oso garesti daude aurten. Pena bakarra lengo astean bezala parez-pare ezin ikustea Enbata eta Telmo deun.
 Eta ijituak zer? Ijituak argi! Liga hasi aurretik, irabazi gabeko gauza bakarra zela, eztakit ze. Aurtengo hontan txanda nagusia zail dute espabilatzen ez badute, eta Telmo deun eta Enbata segundu gutxira ditu, beraz argi, estropadaren batean aurretik izan gaitzake eta!
Laburbiltzeko astebukaera triste hartu dut, atzera egin baitu Telmo deunek, baina optimista naiz aurrera begira ligan mantentzeko eta gerra emateko dituen aukerekin. 
Neskei dagokionez, gaur Zumairrak izan dira Gipuzkuarren ordezkari eta Galizia eta Bizkaiarren atzetik sartu dira, pena, badugu zer hobetua hemen ere.

Gora Telmo deun!





Tke ligako estropaden lehen astebukaera ondoren, Telmo deun Enbataren aurretik

5 07 2009

Kaixo family,

   Atzo nahiko gertu 2″ra Zarautztik eta gaur estropa guztia aurretik, ez gaituk makalak! Kaleak zer ikusi pixkat izango zuen, baina astebukaerero alkarren aldamenean, parez-pare ikustea oraintxe sinatuko nuke. Oriotarrei dagokienez, aurten liga eraman behar omen dute, hasiera honen ondoren, zer hobetua badutela iruditzen zait.

Sailkapena jartzen dizuet, ia aukerarik dudan Zumaia Zarautzen aurretik dela berriz jartzeko!

       PCLUB       PUNTOS

 1  San Pedro Ecolmare  23
 2  Castro  23
 3  Hondarribia  20
 4  Urdaibai Umpro Avia  15
 5  Candy ORIO G.Eibar  14
 6  Zumaia Altuna y Uria  13
 7  Pedreña  13
 8  Zarautz Inmob. Orio  12
 9  Kaiku  10
 10  Tiran Pereira  7
 11  Samertolameu  4
 12  Arkote  2





Eta nondik irtetzen da barrura?

5 07 2009

Kaixo people,

Kerobiaren azkenengo diskoko kantu honen (http://www.youtube.com/watch?v=vs-sy1uPBjg) azalpena ematen du Andonik bideo honetan, atzekaldean ageri da eta audioa entzuteko modukoa, jeje.

Eta nire galdera, “nundik sartzen da kanpora?”





Andoni eta Agosti Anbotoko mariren bila

16 02 2009

Kaixo family,

Aspaldian denborarik  ez eta hona hemen aspaldiko partez bideotxo bat, Andoni eta Agosti Anbotoko Mariren bila joan zirenekoa. Esan didatenez, espedizioa helikopteroz hasi zuten lehenengo atsedenlekurarte. Jeje.
By the way, bloga etxetik blogak.com-era aldatu dut eta aurretiaz zeuden komentarioak “galdu” ditut.



Izan huntsa,

Gorka





“Mi limón mi limonero,…”

19 01 2009

Kaixo family,

Pixkat atzeratuta baina hona hemen, Hilariok aldatutako limoiondoak Aizarnazabalen emandako uztaren fruitu bat. 300grko fruitua, holako piezekin, krisiari aurre egiteko limoiak aldatzen hastea onena.

Izan huntsa,





Eguberrion eta urteberrion!

21 12 2008

Kaixo family:

  Ondo ondo pasa gabonak eta ospatu zuen lagun eta familiarekin izango dituzuen otorduak!
 

Hurrengo urterarte!

iani & epe & arbil








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.