Kaixo family!
Arraun munduko egun garrantzitsuena niretzat, nahiz eta aurtengo hontan oso garesti saltzen diren Kontxarako sarrerak.
Bailarakoen arteko nire zaletasun ordena:
1. Telmo deun
2. Enbata
3. Mirotza
Pronostikoen ordena ordea alderantzizkoa da:
1. Mirotza
2. Enbata
3. Telmo Deun
Ijitoak barruan bezala ematen dira, Enbatak aukerak badituela esaten da (Nahiz eta lesioak eta azken astebukaerako emaitzak penagarriak izan) eta Telmo deunek berriz aukera txiki-txikiren bat ba omen du.
Arratsaldean ez dut aukerarik izango portura agertzeko, baina lehendabizi autoan eta gero internet-TB-an jarraitzen saiatuko naiz.
Zorte on danoi eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Ni geureak animatzen jardungo dut Donostian ala TBa aurrean, zaletasun mailaren arabera. Nahiz eta Orio eta Kaiku artean duda sortzen zaidan, Jose Luis Korta beste kontxa batekin gustora ikusiko bainuke.
Amaitzeko, Gora Telmo deun eta EGURRA!
Donostiar bat potroak ikutzen ari zait Zumaiaren sailkapenaren inguruan. Donostiarra astebukaeretan azken sailkatutik minutu baino gutxiagora ezetz! Apustua hartu nahi didanak abixatu.
Zarautztarrok behintzat estropada duina egin zenuten, Zumaiarrok lotsagarri! Puffa. Eta hurrengo urtean Astillero eta Pasai Donibane-koxtape igotzean?