Kaixo Family,
Joan den ostegun eta ostiralean ERST’09 “Gizartea GUZTIONTZAKO teknologiaren bidez eraldatuz” goiburupean bilera izan da. Bertan “tailer” bat gidatzeko eskatu zidaten “Interfaze naturalak funtzionalitate dibertsoa duten pertsonentzat” goiburupean.
Bilkuraren eta tailerraren inguruan elkarrizketa bat egin zidaten eta gaur publikatu dute Noticias de Gipuzkoan.
Bilkura interesgarria, batez ere teknologo garenontzat, kapazitate ezberdinak dituzten perts0nen ikuspuntuak eta psikologo eta aberren ikuspuntuak ikusteko. Anekdota moduan, gor bati demo bat azaldu nahian hasi eta asmatu ezina, zer pentsatua badut eta teknologiatik at asko ikasteko.
Euskararen erabilpena, honelako bileretan ohi den bezala, anekdotikoa. Eskerrak beti dagoen norbait kexatu eta arazoa agertzen duena, zergatik ez erabili itzultzaileak?, neu adibidez nere ama hizkuntzan hobe moldatzen naiz, baina askotan “normaltzat” hartzen dugu zuzenean gaztelanian prestatzea eta aurkeztea gauzak.


Azken erantzunak