Eta hamar. Eta banoa. Azken hitzorduari luzaz itxaron ondoren. Amonaren hitzik inoiz grabatu ez izanaren arantza atera nahi nuen, amonaren magalean denbora gehiagoan egon ez izanaren penak arindu nahi nituen eta bide batez batez aranas pixka bat eman blogari. Hamar pasarte idatziko nituela hitz eman nuen eta hamar joan dira, asteazkenero, astearen ekuadorrari bultzada eman nahian.
Gauza asko geratu dira hitzontzian. Badakit. Biloba guztien izenak adinaren arabera ikasarazten zizkigunak akaso, Andres Osaba Andres esan behar zela irakatsi zidanekoa ere bai agian, berriki Iratxek gogoratu duen bezala toldoaren inguruan biltzen ginenekoa ziklista karrerak eginez, gaztelu hondarrezkoak sortzen… Edo amaren etxeko armairutik ateratako argazki zaharretan inspiratuta sortu zitezkeen hitzak ere hor geratu dira.
Amonaren magalean sortutako hitzak izan dira. Hamar baino hamaika izan zitezkeen pasarteak. Eta izan daitezkeenak. Momentuz gero arte baino ez. Zuen gustukoak izan direlakoan eta zuek une batez, une txiki batez altzoan hartu zaituztedalakoan…
iml


Azken erantzunak