Eguberrion eta urteberrion!

21 12 2008

Kaixo family:

  Ondo ondo pasa gabonak eta ospatu zuen lagun eta familiarekin izango dituzuen otorduak!
 

Hurrengo urterarte!

iani & epe & arbil





Lortuko ote dute ni gizontzea?

30 11 2008

Kaixo people,

   Alabaren jaiotza dela eta erditzeko kurtsoen barruan, gizonezko bikoteoi motxilatxo bat oparitu ziguten, Gizonduz izenekoa. Ipuiak, dvda, liburuxka, propagandako argazkia eta etxekolanak banatzeko arbelatxoa.


  Momentuz Dvda ikusteko beta hartu dut. Aita ezberdinen esperientzia kontatuak ziren dvdan, bi hizkuntzetan omen eta, zera, 5 gizonen esperientzia gaztelaniaz eta euskaraz pertsona bakarrarena (joselontxo by the way).
 Bestalde, umea jaio ondorengo hainbat papeleo egin behar izan ditut (lotsagarria egin beharreko buelta guztiak, gaur egun gure datu guztiak dituztenean) eta Espainiar estatuarekin lotuak ziren inprimaki asko gaztelania hutsean eta Eusko Jaurlaritzako bat betetzera joan nintzenean, etxera heldu eta inprimakia gaztelaniaz, kk.  Lehen nahiko denbora ez eta, presasko momentu horietan ezin fijatu paper guztietan eta euskarazkoa eskatu. 
Osakidetzan izandako tratuetan tartean tokatu zitzaigun euskaraz egiten zuenen bat, baina, nire uste apalean, %100rekin egiteko eskubidea beharko nuke. Izan genuen tratuari nota oso altua emango nieke, hizkuntza mailan ez hainbestekoa.

Gizondu eztakit gizontzea lortuko duten, baina hizkuntz normalizazioa oraindik urrun dela, hori behintzat garbi utzi didate. Beraz Patxi eta Juanjori folkloretik errealitatera pasatzeko eskatuko nieke.

Izan huntsa,

Gorka








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.