Zumaiarrak kontxan!!

14 09 2008

Kaixo family,
Azkenian barruan, arrauneko egun garrantzitsuenetakoan, Zumaia barruan. Gizonezkoek ezin dutena neskak egin behar. En fin. Zorionak Edurne, oain palmareserako bandera bila, egurra!!
Aipatu bezala, Zumaia-Getaria izan zen atzo emakumezkoetan denborarik onena egin zuena, sailkapen estropadan. Zorionak eta zorte on gaurko estropadan.

Atzoko denborak:

SAILKATZE ESTROPADA

1. Zumaia-Getaria 13.42,12

2. Galizia 14.06,20

3. Hondarribia 14.16,02

4. Astillero 14.26,28

5. Tolosaldea 14.36,26

6. Arkote 15.04,52

7. Colera 17.21,40

8. Badalona 18.18,96
http://www.gara.net/azkenak/09/96309/eu/Zumaia-Getaria-izan-da-onena-emakumezkoen-lehenengo-Kontxako-Banderako-kanporaketan





Zarautzko enbata Euskal Herriko txapelketatik at!

23 07 2008

Kaixoooo,

    Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.

Informazio gehiago:

http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/





Gaur denok Zumaia-Getaria animatzera!!

23 07 2008

Kaixo family!!
Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!!
Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji.
Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:
“Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ari naiz. Aurretik  berriz, Orion jardun nuen, Zarautzen ibili baino lehen” “Musu truk jardutea da gurea” bota du Segurolak.
Kejatu eingo zea, gure Agostiren muxuen truk!, desagradesía!! Nik Zumaiako kamiseta jantzitzen duzunerako, zerbeza prexkua (dopinga alegia) hozkailuan dakat prepauta, asiejke, nearrik ez.

Laburbiltzen, egurra!: Hondarrabiya eta Tolosaldeari (Kontuz ibarra aldeko hauekin, jildak janda etorriko diata, turbo).





Agostiren Edurne Koxtapekua??

17 07 2008

Aupa,

   Oikian Edurnek arraunerako asmoak agertu ondoren, azken
egunetan emakumeen arraun traineruen mugimenduak jarraitzen izan naiz.
Zumaiako aldizkarian irakurri nuen Getaria eta Zumaiak osatu behar
zutela, Hondarribiaren aurka egingo ote zuten etab.
   Nire artean galdetzen nuen, Zarautza edo ez ote da egongo, Edurne zein taldetatik ibiliko ote zan ta ZUMAIA – Getarian!!!.
   Lanean bat diario irakurtzen eta hara non Zumaia – Getariako
triñaua, ta hantxe Edurne. Kamisetak begiratzen hasi eta Zumaiarrak
gorriz, Getarraiak marroiz eta gure Edurnek nola ez, gorri ajatu edo
arroxaz, Zumaiarrez alegia. Hori hori eutsi horri Edurne!!

Aiiiii akaba akaba, aiiiiiiii,





Telmo Deun, Ikaragarri!!

13 07 2008

Kaixo family,

  Hau dek astebukaera!! Telmo deunek egurrra!!!

 Zarautzko enbata ere ezda gaizki ibili, bere mailan.
Gaurko estropada aurretik idaztekotan egon naiz hurrengo titulua “Bigarren larunbatez jarraian, Telmo deun aurretik!” baina gaurko estropada ikusi ondoren, nire parretxoa imagina dezakezue.

Desiatzen nago tanda berean Zarautzekin ibiltzeko, buruz buru, nahiz eta gehienetan atzetik izango garenaren beldurra dudan, zuek lasai, aurretik geratzen den bakoitzean gogoratuko dizuet eta,.. jeje

Besterik gabe, Zorionak Telmo deuni!!





2008ko lehenengo traineru arraunketa. Mutrikuko bandera!

15 06 2008

Kaixo People,
Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea.
Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak:
POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF.

1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11

2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 15:13 20:04:44 +0:04:73

3 C.R.O. ORIO A.E. 4:57 9:52 15:14 20:08:51 +0:08:80

4 HONDARRIBIA A.E 5:00 9:54 15:21 20:15:19 +0:15:48

5 ZUMAIA A.E 5:06 10:03 15:32 20:28:38 +0:28:67

6 KAIKU A.E. 5:06 10:06 15:36 20:32:39 +0:32:28

7 ARKOTE A.T. 5:07 10:08 15:36 20:35:11 +0:35:40

8 C.R.O. ORIO A.E. “B” 5:06 10:10 15:44 20:49:29 +0:49:58

9 ONDARROA A.E 5:13 10:18 15:54 21:01:26 +1:01:15

10 ZARAUTZ A.E 5:11 10:18 15:56 21:01:34 +1:01:63

11 ISUNTZA A.E 5:13 10:19 15:57 21:03:28 +1:03:17

12 P.D. KOXTAPE A.E 5:06 10:22 16:00 21:05:00 +1:04:89
13 ZIERBENA A.E 5:14 10:21 15:59 21:06:00 +1:06:29

14 HONDARRIBIA A.E. “B” 5:15 10:24 16:02 21:08:20 +1:08:09

15 F.R. KAIARRIBA 5:16 10:30 16:03 21:12:15 +1:12:44

16 ELANTXOBE A.E. 5:20 10:33 16:18 21:31:36 +1:31:25

17 TRINTXERPE A.E 5:19 10:34 16:29 21:45:17 +1:45:06

18 SANTURTZI A.E 5:25 10:40 16:30 21:49:02 +1:48:91

19 HIBAIKA A.E. 5:30 10:56 16:54 22:16:00 +2:16:29

P.D: Ijituena gauza jakina zen, azken urteetako bilakaera ikusiaz, futbolean Barça moduko taldea baita.








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.