Kaixo family, ttak ttak ttak,
Bigarren aldiz ere joan direla Epeldetarrak BTT aldizkarirako argazkiak ateratzera eta hona hemen informazio pixkat gehiago. Hasteko nire kexatariko bati kasu eginez, Agostiren argazki bat bidali didate azkenean:

Aupa Agosti!! Oraingo honetan erdi-erdian eta garbi ikusten haugularik!!
Bidali dizkidaten argazki gehienetan, ohitura den lez, hanka lurrean jarrita eta nahiko erlaxatuak dirudite:


Tartean Haritz mendi elkarteko irteera bateko argazkiren bat ere (betiere, urdanetararte kotxean, KNF):

Eta azkenik, nire kritikak ekiditeko asmoz edo, bizikleta gaineko, estudioko argazkiak. “Ia jarri batea”, “Sufrimendu aurpegia Andoni, kakalarria izango bahu bezela”, “Enga besarkada emanez, ekilibrioa kontrolatzen duzuela erakusteko”, “Hori, hori, jarrai horrela, mugitu, mugitu”, “Klix, Klix” soinuak entzuten diren bitartean, …



Bueno eta amaitzeko, egina omen duten ibilbidearen datuak. (Andoni, bion artean, hurrengoan Algezirazetik pasatzen dela ere jarri zak, iñor ez dek konturatuko eta!)


(Elevation mm-tan emana)
Ondo izan!!






Azken erantzunak