Kaixo Family,
Hau deu mobida!! Aste honetan uroka-kostako hitza hartzen nuen bakoitzean Epelde-Lizasotarrak edota agregatuak tarteko, nagusi geala dedio!!
Hasteko Agosti ta Barrena trikitilariak Zumaialdera etorri eta Txindurrien iturritik zurrutean. Egia esan trikiti eta panderoarekin agertzen dira, baina seguru baxoialdia izango zutela kupelek.

Geo orria pasa eta hara non, urtereko txapelketa trukatua (jijiji), Gorka Lasak berriz ere Zarautzko Argazki txapelketa irabazi. Argazkia ederra, baina Goretti, galdera bat, Behin joan eta 10.000 argazki atera zenituzten ala urtean pare bat aldiz egiten dezue India ra bidaia? Ze aurreko argazki irabazle bat ere Indiako zen ezta? (Saltxa pixkat jartzeko aldea, jijiji)

Ostegunerarte ere nola ala iritxi ginen (Frenadol eta holakoak hartuz), eta hara non berriz ere Hitza ireki eta,… aurpegi hau, aurpegi hau, Edurne izango ote, emakumeen eskubideen alde borrokan, bai, “dudipare hau gure Edurne dek”, esan nion neure buruari.

Orrialde asko ez Hitzak, baina, beste orri bat ere pasa berko eta hantxe edizioa itxitzera edo izango zela, Iratxe korrika rastttttt barrura. Zarautzko kross mixtoari premio bat edo eman ziotela eta gure familiako aintxintxikalaria hara non agertu zaigun.

Kontxo! Uantxe argazkia peatu detenian konturatu naiz, “los vascos y las vascas” hortxe daota. Joe Iratxe, hori den nibela, lehendakariakin phottokia!
Epelde-Lizasotar hau harrotu dezue oraingo honetan ere!
Bejondeizuela! Joxepak kontau zien honezko bere ingurukoei zuen berri!
Azken erantzunak