Ongietorri Izei!

29 01 2008

Kaixo Family,
     Epeldetar berri bat mundura ekarri berri du gure Gorettik! Zorionak Goretti  eta Zorionak Gorka (Lasa, gaizkiulerturik ez sortzeko). Intza zaindu anaia eh!
  
    Ongietorri Izei!

Lur-en kopia baimenarekin, majanekuak bidalitako argazkiak hemen:






28ra ere iritxi geala!

3 12 2007

Kaixo Family,

    28ra ere iritxi gerala! Lengusuen median nagoela iruditzen zait, ez gora ez bera, erdi-erdian. Jeje. Ohitura dan lez, gurasoen etxean izan ginen ospatzen eta bertan ateratako argazkiak jartzen dizkizuet.
 

Nagorek tartagintzan ere berrikuntza sartu duela eta hemen duzue, gazta tarta berria!!

Ondo izan eta aupa Titin!





Ezkontz Album birtuala

22 08 2007

Kaixo People!
Hemen uzten dizuet gure ezkontzako album birtuala! Ia noiz geratzen garen “paperezkoak” ikusteko!!

Eongo gatxink!!





POZA BETE BETE, ARGAZKIAK GUSTATU BAIETZ!

20 05 2007

Jakingo banu, jakingo banu

argazkiak hementxe sartuko nitun

ez dudala asmatu, tuntun!

beti bezala, lehengusu ta agregatu

emailez bidaliko dizkizut!





Ezkontzarako Informazioa

2 05 2007

Kaixo Family!!
Ezkontza eguneko detailetxo batzu jarriko ditut, autobus
ordutegiak, etab, Ianirek mailen bat bidaliko omen du, baina bitartean,
hementxens! Informazio gehiago izatean gehituko dut hemen. Ondo izan!!

Hasteko, Autobusa.
Zarautztik=>Irteera ordua 11:30ak. PUNTUALAK IZAN!! Tokia Eguzki aurreko autobus geltokia, La perla deitze omen diote (Izeko Arantxaren arabera izen hortako Hotelen bat izan omen zer hor, azkenean Zarauztarrak Talasoterapien aintzindari, “hay que joderse!”).
Zestutik=>Irteera ordua Zestoatik berriz 11.50-11.55 aldin  Gurutzien geraukoa Azkoititik dijuen buse. PUNTUALAK IZAN!! (Hau azpetin ere geratzen da 11:40 aldian)
Zumaiatik=>Irteera ordua 12:05-12:20 7mares-taxiparada-Aitamariko zine ondoan, Minibusa bueltaka Arritokieta. PUNTUALAK IZAN!!
Autobus etxea Aldalur

Autobus honek zuzenean gora (Arritokietako ermitara) igoko zaituztete eta ondoren Salegira eraman ere.
Bueltako ordua, ba bazkaltzea etab bukatu ondoren 21:30tan Zarautzko toki berera buelta. Nahi duenak Zumaiara jeitsi eta bertan parranda botatzeko aukera du (Parrandaleku ofizialtzat Zumaia izendatu dugu). Ondoren gaueko euskotreneko “BorratxoBusak” har ditzazkezue. Azken autobus hauen ordutegia Euskotrenetik atera eta jarriko dut.

Bertako argazkitxo bat ere hona hemen:

Eta hemendik nora? ba jatetxera!!

Eta hortik bueltan, ba Zumaiara parranda botatzera! bada ezpada hemen uzten dizkizuet, parrandaguneen kokapenak eta tabernen izenak. Egin klik haundian ikusteko!

Ta parrandatik buelta, …

ZARAUTZA=> Euskotren-ek Zarautzea serbizixue eitteunez ba…..hortze bueltatzeko aukera dao. 23.00, 01.00, 03.00 eta 05.00 tan daude autobusek Zarautzea
Zestura-Azpeitira=>Azkoitire gauin bueltako autobusek ALDALUR ere jarri dittou goizeko 2tan eta 4tan

Ba holaxe ba, dudarik baduzue, galdetu!!

Eongo gatxink!!

Izan huntsa!





Azkenengo despedida!

24 04 2007

Kaixo People!
Hemen gatxik betikolez, Epeldetar baten bizitzaren berri ematen. Azkenengo despedida ere pasa dudala (kostata) eta bertako argazki batzu ipintzen dizkizuet.

Has daitezela ba argazkiak bistaratzen!!

Hementxe naiz, paintballean jolastu aurretik beroketa saioari ekiten, al dan sorpresa gutxien izateko aldea.


Bi taldeen argazkiak hemen, nik “Fundición vs Jardinería” deitu nion, jeje. Hartu zuten egurra fundiziokoek!!

Borroka momentu bat hemen!.

Behin tentsioak arindu ondoren,… disfrazatzeko baimena eman eta hara non, pok pok pok pokkkk. Nola egiten du oiloak euskaraz? Oilarrak kukurru, baina oiloak, pena Joxepa ez daola dudak argitzeko baina en fin,…

Holaxe jantzi ta Haron kriston parranda! Errioxako konkista gurekin seguru zegok!!





Lengusuon ezkontz aurreko agur afaya

19 03 2007

Kaixo Family!
Ttak ttak ttak! Ein kaso argiñanoii, parranda earra larunbatian dedio! Giro earra zan Zarautzko kaleetan, bai eta Galtxagorri elkartean ere. Aspaldian faltan botatzen hasi nintzen, hilbeltzeko gure Joxepan urtebetzeetako bazkari festak.
Ah eta eskerrik asko Informatikoaren sariarengatik! (Eskerrak familiyan informatiko gehiegi ez gean)
Flipauta bukau nun eguna. Aspaldiko partez tabernak itxitzen eta txispazo txiki batekin, txintxo txintxo etxea, hurrengo egunean, neke pixkat bai, baina ondorik ez! Ardua onekua ote? Konpaini ona ote? Ni behintzat konpainiarekin geratzen naiz. (Bueno ta Imanolek boteila lapurtze ez badigu, ardo pixkate bai! jiji)
Holaxe ba, hemen uzten dizkizuet argazkiak, gainontzekoak? ba betiko lekuan, pixkat maxiatu eta ikasi. Jeje.

Jijijiji, ze ote hain graziozua? Aizan Ruth, nola hunan txistia?


Hauek ere badue parregure pixkat! Kupela, kupela,… TXOOOTXX

Hori den aingeru arpegiya. Nik ez dinat sinisten eh! :-P Baleeee bihatzan erantzuna ulertzen, me caiooooo.

Que viene que viene! Que viene que viene! Laister deula Intzantzanko Lengusu TXIKI bat, jijij

Ummmm,… Lizasoo Powerrr!!


Ostras! Alex Ubago Zarautzen!! :-P

Niii testigo, Jon “Imanol”-ek  Telmo Deunea datorrela dio!!! Jijiji

Ze tximinua aldein zatela ta, inork ikusi al du? Ezetz (H)aritz, Pierce Brosnan (Idazten den eran idazten dela) ematek. James Bond bera, jeje

DJ. Potxolo =>  FIESTAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!

JEjeje

Izan huntsa ta laiste geyo!
Aio pelayo!





Familiya Komunikabideetan

3 03 2007

Kaixo Family,
Hau deu mobida!! Aste honetan uroka-kostako hitza hartzen nuen bakoitzean Epelde-Lizasotarrak edota agregatuak tarteko, nagusi geala dedio!!
Hasteko Agosti ta Barrena trikitilariak Zumaialdera etorri eta Txindurrien iturritik zurrutean. Egia esan trikiti eta panderoarekin agertzen dira, baina seguru baxoialdia izango zutela kupelek.

Geo orria pasa eta hara non, urtereko txapelketa trukatua (jijiji), Gorka Lasak berriz ere Zarautzko Argazki txapelketa irabazi. Argazkia ederra, baina Goretti, galdera bat, Behin joan eta 10.000 argazki atera zenituzten ala urtean pare bat aldiz egiten dezue India ra bidaia? Ze aurreko argazki irabazle bat ere Indiako zen ezta? (Saltxa pixkat jartzeko aldea, jijiji)

Ostegunerarte ere nola ala iritxi ginen (Frenadol eta holakoak hartuz), eta hara non berriz ere Hitza ireki eta,… aurpegi hau, aurpegi hau, Edurne izango ote, emakumeen eskubideen alde borrokan, bai, “dudipare hau gure Edurne dek”, esan nion neure buruari.

Orrialde asko ez Hitzak, baina, beste orri bat ere pasa berko eta hantxe edizioa itxitzera edo izango zela, Iratxe korrika rastttttt barrura. Zarautzko kross mixtoari premio bat edo eman ziotela eta gure familiako aintxintxikalaria  hara non  agertu zaigun.

Kontxo! Uantxe argazkia peatu detenian konturatu naiz, “los vascos y las vascas” hortxe daota. Joe Iratxe, hori den nibela, lehendakariakin phottokia!

Epelde-Lizasotar hau harrotu dezue oraingo honetan ere!

Bejondeizuela! Joxepak kontau zien honezko bere ingurukoei zuen berri!





Zumaiarrak Getaitik Zautza Igeiyan

31 07 2006

Egunon!
Hasteko pixkat kantari hasiko gaituk/n, Iiiiinaxioo gure patroi haundiya, Jesusen konpañiya, …. Bueno armatu eta gainontzeko biolentziak kanpo utzi eta goazen harira.
Gorettiren errekonmedazioa jarraituaz eta bidalitako errekomendazio helbidea jarraituaz
Anaia ta biok igeri prestakuntza pixkat egiten ibili gaituk/n. Iratxek bidalitako goretti – i-natacion irudiak ere estudiatu. Exercise one: Listen and Repeat


Haritzek ere adar pixkat jo zigun bañeratik atea eo ez ateatzean kontura ta lasai asko bukatu genuen proba, helmugan ere han genuen Epelde Club de Fans-eko number one, Osaba Andres ta bere ezagupenen ikasle zintzoa Maria Epelde. Gero antxon, andriak ta kuadrila, itxuraz heltzerik ez zuten espero, baina anaiak zioen bezela, hi Gorka ez dek geature in igeriyan, uain norantz egiten zuen igeri baa,,,….

Bañerarekin erlazionatuta bi proposamen aurkeztea gustatuko litzaidake, bestela guri gertatu zitzaiguna gerta daiteke. Anaiak eta nik proba haundiagorako (4-5 km) prestaketatzat hartu behar izan genuen ibilbide nagusitik irten ondoren. Alde batetik marra birtual batzuk proiektatzea goitik eta bestalde, gps sistemako erlojuak banatzea ibilbide egokia jarraitu ahal izateko.

Bueno amaitzeko hemen gure irixkerako argazkiak!


Irudi gehiago hemen:








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.