Ongi etorri Izar!!

28 08 2008

Kaixo People,

   Zorionak Iratxe eta zorionak Haritz  (Aritz edo Àritx, etzekiat nola idazteken oaindik). Gurea geldirik egoten ez den honetan desiatzen natxiok, burua ateatzen ikusteko. Animo eta kaso ein Goretti ta amai. Jiji. Lur -en baimenarekin Iratxek bidalitako argazkiak jartzen dizkizuet:






BTT2 – Bidegorrian Txirrindu Topaketa

14 05 2008

Kaixo family, ttak ttak ttak,
Bigarren aldiz ere joan direla Epeldetarrak BTT aldizkarirako argazkiak ateratzera eta hona hemen informazio pixkat gehiago. Hasteko nire kexatariko bati kasu eginez, Agostiren argazki bat bidali didate azkenean:

Aupa Agosti!! Oraingo honetan erdi-erdian eta garbi ikusten haugularik!!

Bidali dizkidaten argazki gehienetan, ohitura den lez, hanka lurrean jarrita eta nahiko erlaxatuak dirudite:

Tartean Haritz mendi elkarteko irteera bateko argazkiren bat ere (betiere, urdanetararte kotxean, KNF):

Eta azkenik, nire kritikak ekiditeko asmoz edo, bizikleta gaineko, estudioko argazkiak. “Ia jarri batea”,  “Sufrimendu aurpegia Andoni, kakalarria izango bahu bezela”, “Enga besarkada emanez, ekilibrioa kontrolatzen duzuela erakusteko”, “Hori, hori, jarrai horrela, mugitu, mugitu”, “Klix, Klix” soinuak entzuten diren bitartean, …

Bueno eta amaitzeko, egina omen duten ibilbidearen datuak. (Andoni, bion artean, hurrengoan Algezirazetik pasatzen dela ere jarri zak, iñor ez dek konturatuko eta!)

(Elevation mm-tan emana)

Ondo izan!!





BTT – Bidegorrian Txirrindu Topaketa?

21 04 2008

Egunon people,

   Gaur emilioa ireki eta zer topatuko eta, anaiak BTT izenburuaz emaila. Kontua da, astebukaeran txirrinduan paxira joan direla Andoni, Haritz eta Agosti, ta informazioa bidali didatela blogean jartzeko. Fitxaje bila edo, BTTko txapelketarako EPELDE team ateratzeko edo,…
   Hasteko teknologia tope, planifikatzen hilabete pasa dutela esango nuke, alturen grafikak, google mapsen informazioa:

Argazki gehiago
Nik uste Euskaltelek Eusko labeldun frikiak topatzeko duhintasuna duenean, boleto asko dituzuela.

Badakit zain zaudetela eta hona hemen txirrindulari 2en argazkiak ze, argazkilariak ez du bere buruaren argazkirik bidali.

Amaitzeko argazki erromantiko bat itsasertzean:

Laburbiltzeko galdera: Txirrinduan ibiltzera joan bai. Baina, zuek ikusi al dituzue, bidalitako argazkiren baten, hauek bizikletan ibiltzen?

Nik uste txikiteoa jun (bestela holako kumunera jun beharrak nundik?) eta gero argazki sesioa itxurak mantentzeko, jeje.

Ondo segi!!





Gora Ezkonberriyak!!

12 08 2007


Who’s next??





It’s the azken kuentatrasa

7 08 2007




“Seguidilla” Ezkontzera doazenei

11 07 2007

Iefalaa!!

Kaixo Iratxe ta Haritz
prestaketetan gu gabiltz
prakak ta alkandora
ta korbata golkora

urrun zirudien hura
laisterka zaigu gertura
dortsala non eskatu
behar det nik aipatu

eta kuenta-atrasa
ez du horrek ez akatsa
ta denbora aurrera
olatuan jarrera

zarauzko udaletxea
egun batez da geurea
ta handik itziarra
igoko tirri-tarra

botako degu parranda
ibiliko “el que anda”
ta gero azkenportun
betikolez gu jardun

Txandapasa





Ezkontzarako ereserkia….

8 07 2007

Iepa!!
    Atzo ezkontza baten izan ginan, Azkoitian ta ohitura dan lez, han ibili ginan umblemble eta holakoekin,…
    Muxu bat muxu bi,…
    Azpizuna ere ailegatu zen eta, … Azkoitian, gaztelaniaz ezin ba aritu ta … Iratxeren bodako prestatzeko, Euskal Filologo Manolori hurrengo galdera, …
 Gaztelaniaz= “Con el solomillo beso de tornillo”
 Euskaraz??

Nire proposamena = “Azpizuna, muxu lizuna!”

Ze iruditzen? Hobetu daitekela uste dut, zuen proposamenen zain geratze naiz.








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.