Kaixo hirukote!!
Berri ederrak gaur goizekoak!
Zorionak eta animo guztiak, falta zaizuen azken urratsa ondo joan dezaizuen.
Besarkada bat eta aurrera!
P.D: Zumaiako arraun taldean apuntatu nahi baduzue no problem eh!
Kaixo hirukote!!
Berri ederrak gaur goizekoak!
Zorionak eta animo guztiak, falta zaizuen azken urratsa ondo joan dezaizuen.
Besarkada bat eta aurrera!
P.D: Zumaiako arraun taldean apuntatu nahi baduzue no problem eh!
Ez dakit nola deitzen dioten, “elkartasun turismoa” edo horrelako zerbait. Eta hazten ari omen da Europarren artean. Alegia, modan jartzen ari omen da oporraldietan herrialde pobretuetan laguntza lanak egitearena. Kolonbiara gindoazela egunkari frantsez batean irakurri genuen erreportaia batean esaten zen hori. Eta horretara gindoazen zarauztik bi lagun, hilabete bete baterako. Kolonbiara. Oporrak zerbait probetxugarria egiten pasa nahi genituelako. Batetik eguneroko zurrunbilotik ateratzeak on egingo zigulako eta bestetik haientzat ere on izan zitekeelako gu haiekin egotea.
Lehenengo nahia bete genuen. Gurea bezalako herri aberastuan zoriona kontsumoan aurkitzen denean, han, herri pobretuetan zoriontsu izan daitezkeela ikasi eta ikusi genuelako. Han geundela egunkari batek zioen Medellin zela munduko bigarren hiri zoriontsuena. Ez dakit nola aterako zituzten kontuak baina seguruena ere jendeari galdetuta. Batetik hamarrerako eskalan non jarriko zenuke zure zoriontasun maila? Beraiekin ikasi dugu, bizitzaren aldeko lana egin eta heriotz mehatxua dutenekin, egun bakoitza dela garrantzitsu euren bizitzetan, bilera bakoitza, ronez, salsaz edo izarrez jantziriko gau bakoitza. Medellinen ez da apenas abesti triste eta melankolorik entzuten. Hango Mikel Laboa eta Ruper Ordorikek maitasunari eta bizitzari kantatzen diote irribarretsu. Eta beltza da umorea sarri, negarrari eta beldurrari adarra jo nahi baliote bezala. Ikaragarria.
Eta gu, zentro komertzialetara joaten gara depresioak arintzera. Kotxeak erosten ditugu aske izateko, mobil berriak daukagunarekin segituan aspertu eta nazkatzen garelako, ONG gubernamentaletan uzten gure zentimoak kontzientzia lasaiarekin bizitzeko. Norbait engainatuko bagenu bezala. Baina, esan, zein da gure zoriontasun maila batetik hamarrerako eskalan?
Asko ikasi dugu Kolonbian, bai. Barruak hunkitzeraino. Hunkigarriak baitira entzun ditugun testigantzak. Batzuk hirian, besteak nekazal lurretan, eguneroko bizitza itotik urrun, mendian, egurrezko etxola eskasetan. Ezer ez dutenei ezer hori ere kendu nahi dietelako: asko delako ezer hori. Zoriontasuna. Eta lurra. Bizitza defenditzeagatik, lurra defendatzeagatik masakratuak direlako, denek kontatzen dizutelako alaba eta bi seme hil zizkiola ejerzitoak, demokraziaren eta ongizate gizartearen izenean, terrorismoaren aitzakian. Denek kontatzen dizute tiro artean bizi izan direla. Askok etxea utzi eta beste norabait jaon behar izan dutela bizitza berri baten bila, infernua atzean utziz, beste infernu bat topatzera. Baina gehienek aitortzen dute bizitzen segi nahi dutela duin, erortzear dauden etxeetan biziagatik, egunero arroza eta platanoak janagatik. Duin ideia batzuen, mundu hobe baten esperantzan lan eginez, kontzientzia garbiarekin.
Eta horretarako, gure indibidualismo eta indibia gizartetik urrun, komunitatean egiten dute lan, elkarlanean, auzo lanean. Eta horrek ere zoriontsuago egiten du jendea, horretan bizitza jokatu behar badute ere.
Gu oporretan izan gara han. Asko ikasi dugu, bai. Ikasi dugulako han egotea bera, haien testigantzak entzutea bera, eskertzen dutela asko. Gu haiekin egotea euren bizitzei eta lanei balioa ematea delako. Europatik, ustezko gizarte eredutik joanda. Ez lukete ulertuko inoiz gure zoriontasun maila urriaren zergatirik. Dena eduki eta ezer gutxi dugunean, haiek ezer gutxirekin asko dutelako: bizitza eta elkar maite duten lagunak, familia, lurra, eta egunero ilusioz jaikitzeko arrazoia.
Zer irakatsi behar diegu guk? Irakatsi baino erakustea tokatzen zaigu, baina ez han, hemen, Europan baizik. Badagoela Kolonbian demokraziaren izenean ezkutatzen den diktadura militarra AEBn babespean. Badagoela Kolonbian mundu hau irauli nahi duen jendea, behin eta berriz isildua eta asesinatua izan bada ere, etorkizuna beste kolore batekoa amesten eta margotzen duena. Eta guk haiekin egon behar dugula, egon nahi dugula. Bizitzaren alde, ezkerrari eskubiderik ez zaiola onartzen salatuz. Herri alai eta duinagoaren alde.
Imanol Epelde Pagola

Azken erantzunak