Hurrengo urtean beharko du

5 09 2008

Kaixo family,
Zumaia eta Zarautz kontxatik kanpo, pena baina kanpo. Zumaiak denboraldiko estropada eskasenetakoa egin zuen, ia Zaragozakoa baina okerragoa.
1. Urdaibai 19:45
2. Orio 19:57
3. San Pedro 19:57
4. Astillero 19:58
5. Castro 20:02
6. Hondarribia 20:08
7. Tirán 20:10
8. Zarautz 20:14
9. Kaiku 20:15
10. Pedreña 20:26
11. Cabo da Cruz 20:27
12. Zumaia 20:31

Luxia Zumaiako entrenatzaileak, arrauneko blogean honela dio: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen
itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi
puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ziabogara heltzeko azken
sei minutuetan arraunketa galdu dugu. Presaka jardun dugu, eta bueltan
ere ez dugu asmatu. Gaur baino gehiago ibili gara azken bizpahiru
asteetan, eta egun hauetan entrenamendu onak eginda geunden, baina ez
dugu asmatu. Zarautzek eta Pedreñak ez dute onena eman, eta guk asmatu
izan bagenu… Irudipen txar horrekin gelditu gara” => http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/09/04/telmo-deun-ez-da-kontxan-izango/

Dena den, zorionak bi arraun taldei, izugarrizko denboraldia egin baitute! Ijituak berriz nik uste baino okerrago ibili dira eta laneko TKEko porra irabaztea galarazi didate.

Orain kriston dilema geratzen zait, zein animatu. Orio? eztakit ba, gero aguantatu hitzak urte osoa, besterik ba al dute hauek buruan?. Kantabroiak (PAstillero eta Castro)? ez dakitba, eskualdunez beteak dituzte traineruak baina, desertores!!. Donostiarra? zertarako, azkenagandik 2 minutu azpitik geratzeko? Urdaibai? Euskal selekzioa da baina, ba al da naparrik (edota iparraldekorik)? Naparrik bada agian bai! Tiran? Galegoek egiten duten lan guztia kontutan hartuta, handik ona etortzen etab, animatzeko gogoa ematen dit. Hondarrabia (Baxerrik dion bezala), Pedreñari lapurtutako kontxa eta gero merezi al dute?
Pedro San? Agian hauen alde egingo dut, more kolorea gustoko baitut eta Orioren atzetik hauek baitira kontxako palmaresean. Jeje.

Halere oraindik badut Zumaia kontxan sartuko denaren esperantza, emakumezkoen Zumaia-Getaria trainerua, eta dudik pare, hauen alde!! Edurne, egurra!! Pintxo bat galdu dut Zumaia ez sailkatu izanarekin eta zuekin berreskuratzeko asmoa dut!

Ondo izan eta disfrutatu estropadekin!





Baale, Zarautzko putza, urola-kostako aurrena kontxan!

19 09 2006

Iep,
Zarauztar lengusu batzuen korreoak jaso eta Iratxek bidalitako argazkiak jaso ondoren, gertakariak onartzea erabaki dut.
Zarautzko Enbatak Zumaiako Telmo Deun baino postu hobea lortu zuen. Hori bai, eman eskerrak dena delakoari, itsaso txarrik atera ez zuelako, bestela ikusi ze pasau zan lengo larunbatian, uajaja. Geratzen diren bi estropetan topera!
Komentario txiki bat besterik ez, Zarauzko musika plazako argazkiak, Iruñako San Ferminen txupinazio dirudi, gero hara joan eta konturatzen zara, plaza oso txikia dela. Bestalde erdiak ez dute kamiseta urdinik eta beste erdiak umeak dira. En fin, afizio hori,…

Hemen argazkiak





Aupa Telmo Deun, Aupa Zumaia

7 09 2006

Kaixo Family (Atzo Karlosen Urtiak!) Uajaja,

Gaur idazteko animatuta nabilela ta aprobetxatzia pentsau det. Hasteko Aupa Telmo Deun. “Zumaia más de 20 segundos a Zarautz, 100 €-s a que sí”. Amestia ez dala txarra ta esperantza galtzen dan azkenengua dala ta, hementxe “el que no se consuela es por que no quiere”, “en fin serafin”. BasqueSpanisha utzi eta goazen harira.
Nire pronostikoen arabera (Baxerriri postua kentzea helburu), kontutan hartuta, gaur ilargi betea dela eta bi egunen bueltan izaten direla itsaso zakarrenak, Zarautzko putza (Enbata alegia) atzean utziko duen benetako enbata ateratzearen esperantza badut. Ilusioa edo ametsa berriz, tanden artean, haizea aldatu eta lengo urtean moduan lehenengo tandako bat txapeldun, ijituak ez badute inpujnaziorik jartzen. Beraz Telmo Deunek oraindik 3. kontxako ikurrina irabaz dezake. (Zarautzak zenbat? dudatan nabil zero edo hutsa :-P ). Kontutan hartuta estropa bezperan Euskal Jaiak direla, Zarautzkoei ez dizue balioko ez errezo eta ez burusoiltxon bertsuak.

Beraz badakizue zein den konbinazio irabazlea, apostu egin nahi baduzue ere, Ilargi betetik 2 egunera + Itsaso txarra + Eguerdiko haize aldaketa + Euskal jaietako erresaka.

Aurten fitxan ez zegoela eta azken uneko Ternuatik etorritako fitxaje “Juan Mesa” ezin izan dugu traineruan sartu, baina hurrengo urterako joan prestatzen. Euskalteko mediku ohia zer? Nun dabilela?
Amaitzeko, jarraitzaileen inguruan hitzegitea gustatuko litzaidake Zumaiako marea gorriaren ondoan, non dabiltza Zarautzko animatzaileak, zea itsasoa urdinska dela eta marea urdina einda ziok? Zapaburuak Putzuzulotik irten eta Donostiko portu aldera azaldu eo? Herrian orioko banderitak ere ZAE-koak baino gehiago dira eta!. Eskerrak osaba Andres dabilen egurra ematen txikitatik (etxea etortze zan bakoitzean, Zautza arraunea jutek) eta Zumaian ere infiltratu bat duzuen, aurten bete du urte kopuru bera Zumaian eta bere teilatura harriak botatzen, kaben zotz!!

Ba hori ez dakit ze buelta emango ditudan Zarautz eta Donostitik, eta ikusten bagara ala ez aupa Telmo Deun.

P.D: Pixkat pikia sortzeko zan, aurtengoan ZAE hobea izan dela onartu beharra dago eta Zumaiak lengo astean atera ez zirenak ateratzeko asmoa du, arraunlari denei aukera emateko, beraz, nahiko lan 6 postuari eusten. Halere animatu!!








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.