Zarautzko enbata Euskal Herriko txapelketatik at!

23 07 2008

Kaixoooo,

    Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.

Informazio gehiago:

http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/





Gaur denok Zumaia-Getaria animatzera!!

23 07 2008

Kaixo family!!
Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!!
Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji.
Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:
“Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ari naiz. Aurretik  berriz, Orion jardun nuen, Zarautzen ibili baino lehen” “Musu truk jardutea da gurea” bota du Segurolak.
Kejatu eingo zea, gure Agostiren muxuen truk!, desagradesía!! Nik Zumaiako kamiseta jantzitzen duzunerako, zerbeza prexkua (dopinga alegia) hozkailuan dakat prepauta, asiejke, nearrik ez.

Laburbiltzen, egurra!: Hondarrabiya eta Tolosaldeari (Kontuz ibarra aldeko hauekin, jildak janda etorriko diata, turbo).





2008ko lehenengo traineru arraunketa. Mutrikuko bandera!

15 06 2008

Kaixo People,
Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea.
Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak:
POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF.

1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11

2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 15:13 20:04:44 +0:04:73

3 C.R.O. ORIO A.E. 4:57 9:52 15:14 20:08:51 +0:08:80

4 HONDARRIBIA A.E 5:00 9:54 15:21 20:15:19 +0:15:48

5 ZUMAIA A.E 5:06 10:03 15:32 20:28:38 +0:28:67

6 KAIKU A.E. 5:06 10:06 15:36 20:32:39 +0:32:28

7 ARKOTE A.T. 5:07 10:08 15:36 20:35:11 +0:35:40

8 C.R.O. ORIO A.E. “B” 5:06 10:10 15:44 20:49:29 +0:49:58

9 ONDARROA A.E 5:13 10:18 15:54 21:01:26 +1:01:15

10 ZARAUTZ A.E 5:11 10:18 15:56 21:01:34 +1:01:63

11 ISUNTZA A.E 5:13 10:19 15:57 21:03:28 +1:03:17

12 P.D. KOXTAPE A.E 5:06 10:22 16:00 21:05:00 +1:04:89
13 ZIERBENA A.E 5:14 10:21 15:59 21:06:00 +1:06:29

14 HONDARRIBIA A.E. “B” 5:15 10:24 16:02 21:08:20 +1:08:09

15 F.R. KAIARRIBA 5:16 10:30 16:03 21:12:15 +1:12:44

16 ELANTXOBE A.E. 5:20 10:33 16:18 21:31:36 +1:31:25

17 TRINTXERPE A.E 5:19 10:34 16:29 21:45:17 +1:45:06

18 SANTURTZI A.E 5:25 10:40 16:30 21:49:02 +1:48:91

19 HIBAIKA A.E. 5:30 10:56 16:54 22:16:00 +2:16:29

P.D: Ijituena gauza jakina zen, azken urteetako bilakaera ikusiaz, futbolean Barça moduko taldea baita.





Egunkari batzuk ez dute argazki gehiegi hemerotekan …

16 11 2007

Ezaguna egiten argazki hau??

Ba,… berrizere Zumaiarrok Diario Vascoko Zarautzko kronikan!! 2-3. aldia argazki hau erabiltzen dutena. Putzuzulon izan ziren Software Libreko jardunaldietakoa da.
http://www.diariovasco.com/20071116/costa-urola/concierto-manana-lege-zaharren-20071116.html

Hamaika hamaika aldiz ikusteko jaioak gaituk!!





Enbata Enbataren lagun

5 08 2007

Enbata enbataren lagun!
Zorionak Zarautztarroi, Zumaian egurra eman dezueta, kauen zotz, ezin al zuen beste herri batean izan. Ok, iñork esan aurretik onartzen dut, galduak min.
Gustora hartuko genuke errebantxa Zarautzko ikurrinan, baina momentuz, nahiko zaila ikusten dut.





Azken porturaino ez, baina kasik!

23 07 2007

Kaixo People!
    Munoako plazaraino heldu ginen, baina azken porturaino ezin edo nahi ez, ze edozein sartzen da “Rio Pesten”. Aurtengoan ere animatu ninduela anaiak Getaria-Zarautzen irtetzera eta hantxe izan ginen igandean plixti-plaxta! Lengo urtekoaren aldean sikologikoki behintzat askoz ere hobeto izan nintzen eta ez genuen lertuta bukatu.
  Hurrengo urtean gehiago!





Datorren asteko lengusuon afaya

10 03 2007

Ieepa!!
Hasi geala prestatzen datorren asteko afairako, neu behintzat gogobetez nago larunbata iristeko. “Prestatu?” galdetuko duzue, ba hara ba zergaitik hari naizen prestatzen.
Hasteko, aste honetan Zarautzko txaperuen (Zumaian Munipa, merixuei, Txaperua deitzen zaio, Mihiluzera joan behar baduzuere azalpena) bideo bat bidali didate eta beldu pixkat ematen hasi zait Zarautztik lasai ibiltzea. Hona hemen bideua =>


Badaezpada bi aldetara begira ibili beharko deu. Jiji.
Bestalde, dirua ahorratzen hasi gera, orain Zarautztarrek, urolakostako kapital izan nahi dutela eta TAO jarri ez digute ba?, lehen Getaiarrekin nahikua ez udan eta “kapitalista” bihurtu ez zaizkigu ba,… En fin, nik momentuz urolakostako kapitala Zumaia eta Azkoiti artean erabakiko nuke.  (Azkoitirena ondo gelditzearren zen)

Takata!

Hori ba, youtuben ere bila nenbilela Zarautz urazpian (jiji) geratuko denaren abixua topatu dut eta komeni galtxagorritik buelta bat egitea desagertu aurretik geure begiz ikusteko. Gaztelaniaz egon arren, hemen usten dizuet bideua.

Holaxe ba, girua pixkat berotzeko balio izango zuelakoan, gaurkoagatik agurtzen naiz.

Eongo gatxink!!





Zumaiarrak Zarautzko Diario (anti)Vascoko kronikan

23 12 2006

Kaixo Family!!
Abixatu diate gaur Zarautzko DV-ko kronika irakurtzeko eta hara non, Arraio irrati – Putxuzuloko gaien inguruko berri baten argazkian nor aterako eta, Zumaiarrak!! Jeje nagusi gea.
Esan behar halere, kuadrillakua, Ianire eta nitaz gain, ikusi ez arren, aurreko lerroan Imanol, Iratxe eta Enbatako “Cheerleader”-a ere han zirela. Richard Stallman FSF-ko arduradunaren hizketaldi batetara joan eta paparazziak atzetik, batzuk ederki izkutatu zeate horraitio.
Gero arte ta eongo gatxink!
Eguberri On eta Urte berria ondo hasi eta ondo joan dezaizuela!






Baale, Zarautzko putza, urola-kostako aurrena kontxan!

19 09 2006

Iep,
Zarauztar lengusu batzuen korreoak jaso eta Iratxek bidalitako argazkiak jaso ondoren, gertakariak onartzea erabaki dut.
Zarautzko Enbatak Zumaiako Telmo Deun baino postu hobea lortu zuen. Hori bai, eman eskerrak dena delakoari, itsaso txarrik atera ez zuelako, bestela ikusi ze pasau zan lengo larunbatian, uajaja. Geratzen diren bi estropetan topera!
Komentario txiki bat besterik ez, Zarauzko musika plazako argazkiak, Iruñako San Ferminen txupinazio dirudi, gero hara joan eta konturatzen zara, plaza oso txikia dela. Bestalde erdiak ez dute kamiseta urdinik eta beste erdiak umeak dira. En fin, afizio hori,…

Hemen argazkiak





Aupa Telmo Deun, Aupa Zumaia

7 09 2006

Kaixo Family (Atzo Karlosen Urtiak!) Uajaja,

Gaur idazteko animatuta nabilela ta aprobetxatzia pentsau det. Hasteko Aupa Telmo Deun. “Zumaia más de 20 segundos a Zarautz, 100 €-s a que sí”. Amestia ez dala txarra ta esperantza galtzen dan azkenengua dala ta, hementxe “el que no se consuela es por que no quiere”, “en fin serafin”. BasqueSpanisha utzi eta goazen harira.
Nire pronostikoen arabera (Baxerriri postua kentzea helburu), kontutan hartuta, gaur ilargi betea dela eta bi egunen bueltan izaten direla itsaso zakarrenak, Zarautzko putza (Enbata alegia) atzean utziko duen benetako enbata ateratzearen esperantza badut. Ilusioa edo ametsa berriz, tanden artean, haizea aldatu eta lengo urtean moduan lehenengo tandako bat txapeldun, ijituak ez badute inpujnaziorik jartzen. Beraz Telmo Deunek oraindik 3. kontxako ikurrina irabaz dezake. (Zarautzak zenbat? dudatan nabil zero edo hutsa :-P ). Kontutan hartuta estropa bezperan Euskal Jaiak direla, Zarautzkoei ez dizue balioko ez errezo eta ez burusoiltxon bertsuak.

Beraz badakizue zein den konbinazio irabazlea, apostu egin nahi baduzue ere, Ilargi betetik 2 egunera + Itsaso txarra + Eguerdiko haize aldaketa + Euskal jaietako erresaka.

Aurten fitxan ez zegoela eta azken uneko Ternuatik etorritako fitxaje “Juan Mesa” ezin izan dugu traineruan sartu, baina hurrengo urterako joan prestatzen. Euskalteko mediku ohia zer? Nun dabilela?
Amaitzeko, jarraitzaileen inguruan hitzegitea gustatuko litzaidake Zumaiako marea gorriaren ondoan, non dabiltza Zarautzko animatzaileak, zea itsasoa urdinska dela eta marea urdina einda ziok? Zapaburuak Putzuzulotik irten eta Donostiko portu aldera azaldu eo? Herrian orioko banderitak ere ZAE-koak baino gehiago dira eta!. Eskerrak osaba Andres dabilen egurra ematen txikitatik (etxea etortze zan bakoitzean, Zautza arraunea jutek) eta Zumaian ere infiltratu bat duzuen, aurten bete du urte kopuru bera Zumaian eta bere teilatura harriak botatzen, kaben zotz!!

Ba hori ez dakit ze buelta emango ditudan Zarautz eta Donostitik, eta ikusten bagara ala ez aupa Telmo Deun.

P.D: Pixkat pikia sortzeko zan, aurtengoan ZAE hobea izan dela onartu beharra dago eta Zumaiak lengo astean atera ez zirenak ateratzeko asmoa du, arraunlari denei aukera emateko, beraz, nahiko lan 6 postuari eusten. Halere animatu!!








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.