Zumaiarrak kontxan!!

14 09 2008

Kaixo family,
Azkenian barruan, arrauneko egun garrantzitsuenetakoan, Zumaia barruan. Gizonezkoek ezin dutena neskak egin behar. En fin. Zorionak Edurne, oain palmareserako bandera bila, egurra!!
Aipatu bezala, Zumaia-Getaria izan zen atzo emakumezkoetan denborarik onena egin zuena, sailkapen estropadan. Zorionak eta zorte on gaurko estropadan.

Atzoko denborak:

SAILKATZE ESTROPADA

1. Zumaia-Getaria 13.42,12

2. Galizia 14.06,20

3. Hondarribia 14.16,02

4. Astillero 14.26,28

5. Tolosaldea 14.36,26

6. Arkote 15.04,52

7. Colera 17.21,40

8. Badalona 18.18,96
http://www.gara.net/azkenak/09/96309/eu/Zumaia-Getaria-izan-da-onena-emakumezkoen-lehenengo-Kontxako-Banderako-kanporaketan





Zarautzko enbata Euskal Herriko txapelketatik at!

23 07 2008

Kaixoooo,

    Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.

Informazio gehiago:

http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/





Gaur denok Zumaia-Getaria animatzera!!

23 07 2008

Kaixo family!!
Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!!
Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji.
Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:
“Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ari naiz. Aurretik  berriz, Orion jardun nuen, Zarautzen ibili baino lehen” “Musu truk jardutea da gurea” bota du Segurolak.
Kejatu eingo zea, gure Agostiren muxuen truk!, desagradesía!! Nik Zumaiako kamiseta jantzitzen duzunerako, zerbeza prexkua (dopinga alegia) hozkailuan dakat prepauta, asiejke, nearrik ez.

Laburbiltzen, egurra!: Hondarrabiya eta Tolosaldeari (Kontuz ibarra aldeko hauekin, jildak janda etorriko diata, turbo).





Agostiren Edurne Koxtapekua??

17 07 2008

Aupa,

   Oikian Edurnek arraunerako asmoak agertu ondoren, azken
egunetan emakumeen arraun traineruen mugimenduak jarraitzen izan naiz.
Zumaiako aldizkarian irakurri nuen Getaria eta Zumaiak osatu behar
zutela, Hondarribiaren aurka egingo ote zuten etab.
   Nire artean galdetzen nuen, Zarautza edo ez ote da egongo, Edurne zein taldetatik ibiliko ote zan ta ZUMAIA – Getarian!!!.
   Lanean bat diario irakurtzen eta hara non Zumaia – Getariako
triñaua, ta hantxe Edurne. Kamisetak begiratzen hasi eta Zumaiarrak
gorriz, Getarraiak marroiz eta gure Edurnek nola ez, gorri ajatu edo
arroxaz, Zumaiarrez alegia. Hori hori eutsi horri Edurne!!

Aiiiii akaba akaba, aiiiiiiii,





2008ko lehenengo traineru arraunketa. Mutrikuko bandera!

15 06 2008

Kaixo People,
Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea.
Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak:
POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF.

1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11

2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 15:13 20:04:44 +0:04:73

3 C.R.O. ORIO A.E. 4:57 9:52 15:14 20:08:51 +0:08:80

4 HONDARRIBIA A.E 5:00 9:54 15:21 20:15:19 +0:15:48

5 ZUMAIA A.E 5:06 10:03 15:32 20:28:38 +0:28:67

6 KAIKU A.E. 5:06 10:06 15:36 20:32:39 +0:32:28

7 ARKOTE A.T. 5:07 10:08 15:36 20:35:11 +0:35:40

8 C.R.O. ORIO A.E. “B” 5:06 10:10 15:44 20:49:29 +0:49:58

9 ONDARROA A.E 5:13 10:18 15:54 21:01:26 +1:01:15

10 ZARAUTZ A.E 5:11 10:18 15:56 21:01:34 +1:01:63

11 ISUNTZA A.E 5:13 10:19 15:57 21:03:28 +1:03:17

12 P.D. KOXTAPE A.E 5:06 10:22 16:00 21:05:00 +1:04:89
13 ZIERBENA A.E 5:14 10:21 15:59 21:06:00 +1:06:29

14 HONDARRIBIA A.E. “B” 5:15 10:24 16:02 21:08:20 +1:08:09

15 F.R. KAIARRIBA 5:16 10:30 16:03 21:12:15 +1:12:44

16 ELANTXOBE A.E. 5:20 10:33 16:18 21:31:36 +1:31:25

17 TRINTXERPE A.E 5:19 10:34 16:29 21:45:17 +1:45:06

18 SANTURTZI A.E 5:25 10:40 16:30 21:49:02 +1:48:91

19 HIBAIKA A.E. 5:30 10:56 16:54 22:16:00 +2:16:29

P.D: Ijituena gauza jakina zen, azken urteetako bilakaera ikusiaz, futbolean Barça moduko taldea baita.





Zorionak Marije!

16 04 2008

Kaixo family,
    Joan den astean, apirilak 13an Marijeren urtebetzea izan zen eta seme alaben opari bila Zumaiara etorri eta eguraldi txarra. Kabenzotz! Hurrengoako monjei arraultzak eo eraman, ta neure apuntatzen naiz, mundu osoko ondare geologiko garrantzitsu horiek ikustera, beste ikuspuntu batetik, itsasotik alegia (by boat). Plan polita eguraldi oneko egun batetarako.
   Nahiz eta eguraldi txarra atera, “al mal tiempo buena cara” eta behin Zumaiara etorri ezkero, anaia Antxonekin akeita bat hartu gabe ezin geratu eta erriyo ondoko argazki eder bat utzi digute.


   

Aupa pareja eta zorionak Antxoni ere, apirilak 19an baitu urtebetzea.

Eongo gatxink!





Epeldetarron benetako sentipenak argitara azkenean

8 04 2008

Kaixo Family,
     Aspaldidanik izan dut, Epelde-Lizasotarrok Zumaiarekiko dugun maitasunaren sentsazioa. Anaia Antonino eta neure partetik lotsik gabe aitortua eta haizea dutenen artean publikoki gutxietsia, baina intimitatean gozatua.
    Baina, deskuiduan, gutako batek probak zabaldu eta,…. ttak hemen gure osaba Andres, bere kirol maitatuenean ere, Zumaiako kamiseta jantzita.

Nahi duzuenoi udaberria aurrera doala, lortuko dizkizuet, Zumaiako arraun taldeko zapiak, zuen balkoietan jartzeko!
Aupa Telmo deun! ta Aupa Zumaia!





SKT sekuentziak kontzertua Zumaian !

27 03 2008

Kaixo People,
   Gaur egunkaria irakurtzen ari nintzela, agendan Zumaiako festetarako musika eta bertso saioak begiratzen hasi eta,… http://www.berria.info/agenda/agenda.php

ZUMAIA. SKT eta Feos pero majos. Larunbatean, 22:30ean, Txosna gunean. Jarraian, erromeria Joxpa taldearekin.

SKT sekuentziatik => SKT eta Feos pero majosera izena aldatu zenutenik ez nekien. Dena onartzetik hasten omen da.  :-P

Beraz Imanolo eta Pattin Zumaian, ta guri ezer esan ez?

Gu kuadrilako afaitan izango gaituk 22:30 baina ia ikusten gaituken.

Eongo gatxink!





Enbata Enbataren lagun

5 08 2007

Enbata enbataren lagun!
Zorionak Zarautztarroi, Zumaian egurra eman dezueta, kauen zotz, ezin al zuen beste herri batean izan. Ok, iñork esan aurretik onartzen dut, galduak min.
Gustora hartuko genuke errebantxa Zarautzko ikurrinan, baina momentuz, nahiko zaila ikusten dut.





Lortuko dugu

19 06 2007

Flix, flix!!
    Kaixo people!
        Suposatzet enteauko zinatela Zumaiako Flyschen inguruan, Paleozenoaren adierazgarri aukeratuko ote duten edo. Zumaia ere OTISTAN bihurtuko ote?
        Ez zeate kejauko, zuek gida bereziarekin izanak zeate han!
       Famosuak ein ber deula oaingo honetan, alkatetzako mobidakin ta Flyschekin geu nausi!
        Ta,… estropen liga laiste deula, Mutrikun pasatzen laga genizuen joan den larunbatean, baina hemendik aurrera,… EGURRA!!

Erreferentziak:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-19&orria=014&kont=006
http://www.informativos.telecinco.es/san-telmo/zumaia/guipuzcoa/referente-geologico-mundial/dn_49496.htm
http://www.20minutos.es/noticia/248945/0/zumaia/historia/tierra/
http://www.urola-kostakohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMAIA&fetxa=2007-06-19&izena=p00008036&eskualdea=UROLA-KOSTA&produktua=UROLA-KOSTAKO








Follow

Get every new post delivered to your Inbox.